HITZAK SOILIK
Hitzak garrantzitsuak direla ez dut ukatzen, hitzekin gauza eder asko esan daitezke, hitzekin pertsona asko ezagutu daitezke, hitzekin maitasun kantak abesten dira, hitzekin ahots leun baten doinua nabaritzen da, hitzekin bizi oso bat konta daiteke, baina hain dira hutsak hitzak sarritan...
Begirada batek ere guzti hori adieraz dezake, eta gehiago ere, baina jada ez gara begiratzen, ez dakigu begiratzen.
Begiratzea sentitzea da, ondoan dagoen pertsona hori sentitzea, hitzik esan gabe esatea, begiradak barnean sentitzen dira eta barnera ailegatzen dira, sarritan begiradek konpromesua eskatzen dute, hau beldurra!
Ikutzen ere ez dakigu, guztiontzat horren garrantzitsua den zerbaiten eza nabari da gaur egun, lagun baten eskua hartzea, maitea den pertsona horren besoak sentitzea...
Baina horrek ere sentitzea inplikatzen du eta beste idatzi baten ere jarri nuen bezala, sentimenduekiko alfabetatu gabeak garenez, zer egin gero sentimendu hoiekin? nola adierazi? nori?
Harbera den azalaren leuntasun eta hurbiltasun hori billa dezagun, sentitzeko beldur hori ken dezagun, gorputzaren berotasunaz disfruta dezagun, goza dezagun!!!!!