taupadak

2007/06/11

HITZAK SOILIK




Hitzak garrantzitsuak direla ez dut ukatzen, hitzekin gauza eder asko esan daitezke, hitzekin pertsona asko ezagutu daitezke, hitzekin maitasun kantak abesten dira, hitzekin ahots leun baten doinua nabaritzen da, hitzekin bizi oso bat konta daiteke, baina hain dira hutsak hitzak sarritan...

Begirada batek ere guzti hori adieraz dezake, eta gehiago ere, baina jada ez gara begiratzen, ez dakigu begiratzen.

Begiratzea sentitzea da, ondoan dagoen pertsona hori sentitzea, hitzik esan gabe esatea, begiradak barnean sentitzen dira eta barnera ailegatzen dira, sarritan begiradek konpromesua eskatzen dute, hau beldurra!

Ikutzen ere ez dakigu, guztiontzat horren garrantzitsua den zerbaiten eza nabari da gaur egun, lagun baten eskua hartzea, maitea den pertsona horren besoak sentitzea...

Baina horrek ere sentitzea inplikatzen du eta beste idatzi baten ere jarri nuen bezala, sentimenduekiko alfabetatu gabeak garenez, zer egin gero sentimendu hoiekin? nola adierazi? nori?

Harbera den azalaren leuntasun eta hurbiltasun hori billa dezagun, sentitzeko beldur hori ken dezagun, gorputzaren berotasunaz disfruta dezagun, goza dezagun!!!!!


2007/04/16

Kontsumoaren garaian bizi gara, zoratuak gaude, merkatuan dagoen dena erostea nahi dugu, zerbaiten premia badaukagu hau erosi egiten dugu eta premiarik ez badaukagu zer erosi dezakegun pentsatzen ari gara, gizarteak engañuz premiak sortarazten dizkigu eta nola ez guk sinistu egiten dugu, inungo dudarik gabe.
Luxuzko kotxeak, azken telebista modernoa, telefono mugikorra,... guzti hau eskuratu ondoren, dena daukagula uste dugu, dena... baina zertarako horren beste gauza?
Zerk sortzen gaitu horrelako hutsunea hainbeste gauza behar dugula uste dugunean?
Dirua kontrolatzen dugula uste dugu baina diruak kontrolatzen du gure bizitza.
Gauza txikiekin disfrutatzea askoz ere errazagoa, merkeagoa eta abesgarriagoa da eta hau lortzea posible baduzu zoriontsu izateko aukerak dutizu.
Ez dago zoriontasunerako biderik, zoriontasuna da bidea.

2007/01/23

Hezkuntza bide askatzailea

Hezkuntza, taldeak eta pertsonak elkar menpekoen eredu sozio-kultural eta ekosistemikoen irudiko egingo dituen prozesua da; eredu hezitzaileek, hau honela izanda, dimentsio kognitiboak, pertsonalizatzaileak, teknologikoak eta sozialak hartuko dituzte kontutan, honela heziketaren kalitate osoa bermatzen da, hau da, ezin daiteke pertsonen arlo bakarrera mugatu heziketa, osoa eta etengabea da eta.
Baina hezkuntza, mundu eta gizarte globalizatu baten arabera mugitzen da, honen oinarrizko faktorea ekonomia izanik.

Hezkuntza, ekonomiaren arabera mugitzen da, hau argi geratzen da gaur-egungo curriculum-a ikusiz; hezkuntzak dituen helburu nagusiak ekoizpena eta konpetentzia dira, honen ondorioa indibidualismoa izanik eta helburu hauetara egokitzen ez denak, esklusioa pairatzeko arriskua izan dezake.

Aldi berean, azken urteotan, teknologia berriek indar handia bereganatu dute hezkuntza sisteman, murgiltzen ari garen informazioaren gizarte honetan, teknologia hauek ezagutzea eta dominatzea etorkizunean beharrezkoa izango dugulako. Baina zer gertatzen da tresna hauek eskuratzeko ekonomikoki baliabide urriak dituzten pertsonekin? Bada klaseetan atzean gera daitezkeela eskola porrota sufritzeko arriskuarekin, eta honek aldi berean beste ondorio kaltegarriago bat ekar dezake: marjinazioa.

Hezkuntza, bazterketa egoeretatik irteteko tresna garrantzitsua kontzideratzen da, baina noraino ez da hezkuntza errealitate honen erantzule?

Hezkuntza tradizionala, ezagupenak/ezagutzak trasmititzean oinarritzen da, ez du joera kritikorik bultzatzen, ez du bizi garen errealitatearen aurrean erantzunik ematen, ez ditu gizartean bizitzeko eta mugitzeko oinarriak eskeintzen, ez du munduan eta bakoitzaren bizitzan hartu behar diren erantzunkizunak hartzeko espiritua pizten, ez ditu aske eta autonomoak izateko gaitasunak erakusten, azken finean, sentimentuekiko alfabetatu gabeak garela esan dezakegu, gure bizitzetako jabe bakar eta absolutoak izateko beharrezkoak diren gaitasunak ez ditugu landuak eta ezagunak.
Hezkuntza tradizionalak guzti honetatik at uzten gaitu, ez digu horrelakorik eskeintzen, bizitzeko horren beharrezkoa dugun hori; norarte da hezkuntza jada badagoen sistema errefortsatzeko tresna eta noraino egitura justuago batzuk lortzeko dauden oztopoak gainditzeko tresna.

Gai hau gehiago sakontzea nahi izanez gero, Francisco Gutiérrez-en "Educación como praxis política" liburua gomendatzen dizuet.

2007/01/19

Bitakora hau ideia eta hausnarketa askotara dago irekia; gizabanakoen kezkak, gizartearen ezinbesteko eragina, ... emeki-emeki gizartea (edo pertsonak) aldatzeko esperantza duten gizakiei zuzendua, era natural eta zorintsu baten bizitzeko apostua egiten dutenentzat, gauza txikiekin disfrutatu eta zoriontsu izan daitezkeenentzat, azken finean bizi nahi dutenentzat; hala ere, beste batzuk ez dute bide hau aukeratzen, beste bide latzago batean daude murgilduta baina beraien bizitzako momentu batean, bide hau alde batera utziz zoriontzasun eta autonomiaren bidea aukeratu zutenentzako ere bada. Ia denon artean bizi kalitate hobea lortzen dugun.